Author Topic: Ez naizela ezer badakit  (Read 2538 times)

Kresala

  • Usuario Avanzado
  • ****
  • Posts: 2212
Ez naizela ezer badakit
« on: September 17, 2008, 02:45:50 AM »
Ez naizela ezer badakit

Mundu honetako barnean
ez naizela ezer badakit,
hondartzan hareazko ale bezalakoa
edo ekaitzaren erdiko tanta modukoa
besterik ez bait naiz.

Ezin dezaket gizasemeen inbidia
eta faltsukeria alda
ezta gaixoak senda ere,
ezin dezaket zoriontasunik eman
maitasun ezagatik negar egiten duen jendeari.

Nire balioa txiki-txikia da,
sarritan, airean errautsa bezala galtzen dena.
Gainera, banaiz arrunt, ezjakina,
gudaren zergatia eta krudelkeria
ez bait ditut ulertzen
eta nire inguruko gehiena ere ez.
Horretaz gain, pobrea,
herrixka batetan hazi egin nintzen
behi eta belardien ertzean,
hirietako zaratak beldur ematen dit
eta eginezinezko ametsez banago beterik
Badakizu, akats ugari baditut
baina egiten dut ixili.

Hala ere, behar banauzu noizean behin
zure adiskiderik leialena izaten saiatuko nintzateke
nire egiazko eta betirako lagunmina.